Menu

Zarautz

Gipuzkoa

Marzo / Martxoak

29-30-31 // 2019

Menu

Zer da Zarautz Parrilan?

Zarautz Parrilan Euskal Herriko Parrila Lehiaketa da

Ekitaldi gastronomiko eta kulturala izango da Zarautzen, asteburu oso batez. Honako hauek izango dira aurtengo lau ekitaldi nagusiak:
Parrila Lehiaketa, arranparrila eta txuleta parrila bertsioekin.

Prestakuntza jardunaldi bat, hainbat hitzaldirekin, parrilaren erabileran oinarrituta. Goi-mailako sukaldariek emango dituzte hitzaldi horiek.

Hirugarren ekitaldia igandean Zarautzen egingo den herri bazkaria izango da, hasieratik amaierara parrilan oinarritutako menuarekin.

Eta, amaitzeko, Zarautz Parrilan asteburuan, Street Food bat izango da larunbatean eta igandean, eta parrilan egindako hainbat produktu emango dituzte, pintxo formatuan.