egoitza
Zarautz

Zarautz eskaintza gastronomiko aberatsagatik da ezaguna, eta bere protagonista nagusia parrila izan da. Lehengai on baten eta parrilari on baten arteko lotura da Zarautzez gozatzeko modurik egokiena.
Zarauzko Udalak, gure lurraldeko parrila onenaz gozatzeko helburuarekin, lehen mailako ekitaldi gastronomikoa antolatzearen aldeko apustua egin du, gure jatetxe eta erretegietako erreginari protagonismoa emango diona eta gure ingurua, kultura, ohiturak eta komunitatea balorean jarriko dituenak: Zarautz Parrilan, martxoaren 29tik 30era Zarautzen.
Zarautzen ez zaizu aisialdi planik faltako: gure denda xarmagarrietan erosketak egin ditzakezu eta pintxo batzuk dastatu indarrak berreskuratzeko. Taberna bakoitzak dituenak ikusi, dastatu, eta bizi ezazu tokiko giro aparta, giro horrekin bat eginez. Eta ezin gaitezke “Toldotxo” dastatzeaz ahaztu, Zarauzko pintxoa.
Zarauzko xarmak harrapatuko zaitu eta zure egonaldiaz gozaraziko dizu. Etxean bezala sentituko zara.